Annonce modifiée le 9 octobre 2020 à 17:13
Kaixo,
Astean zehar Bilbon bizi den 24 urteko neska gaztea naiz. Zuzenbideko gradua daukat eta horrez gain, "Derechos Fundamentales y Poderes Publicos" deituriko unibertsitate masterra amaitzear nago. Urte honetan Eusko Jaurlaritzako oposaketak prestatzen nabil akademia batean. Hori dela eta, egunean ordu batzuetab umeen zaintzaz arduratzea gustatuko litzaidake. Esperientziari dagokionez, 3 eta 5 urteko umeen zaintzan aritu nintzen joan zen urtean; horrez gain, Ikastolan ere atsedenaldietan haritu izan naiz umeak zaintzen.
Esan beharra daukat, umeak oso gustoko ditudala eta nahi izanez gero, etxeko lanak egiten ere esku bat botatzeko prest nagoela. Euskara nire ama hizkuntza da, Gaztelera guztiz kontrolatzen dut noski, eta horrez gain, Frantseseko Delf A2 eta ingeleseko FIRST titulua daukat (B2 maila).
Pas de recommandations pour l’instant, bientôt la vôtre ?
Écrire une recommandation