Kaixo!
Garazi Eizaguirre naiz, Getariako naiz eta 23 urte ditut. Nire ama hizkuntza euskara da, baina, halere, gaztelaniaz edota apur bat ingelesez hitz egiteko arazorik ez dut. Bestalde, kotxeko karneta ere badut.
Ikasketei dagokienez, Haur Hezkuntzako titulua dut, eta gaur egun, hezkuntza berrikuntzaren inguruko Master bat egiten ari naiz.
Esperientzia dela eta, hainbat urtez udalekuetan aritu naiz lanean. Aldi berean, pare bat urtez haurrak zaintzen ere egon naiz, 3-7 urte bitartekoekin hain zuzen. Baita DBH 2ko hiru ikasleei ingeleseko partikularrak ematen ere.
Beraz, guzti hau aipaturik, irailetik aurrera, hau da, urtean zehar (aste barruan) eta arratsaldez, haurrekin lan egitea gustatuko litzaidake. Nahiz eta 3-6 urteetako haurrekin esperientzia handiagoa izan, edozein adin tarteko haurrekin lan egiteko prest nago. Mila esker!!
Garde partielle / périscolaire | 10,00 € de l’heure |
Pas de recommandations pour l’instant, bientôt la vôtre ?
Écrire une recommandation
Confiance
Tarifs
Garde partielle / périscolaire | 10,00 € de l’heure |