21 urte dauzkat eta hernaniarra naiz. Haur Hezkuntzako gradua burutzen ari naiz eta aisialdiko monitore eta gimnastika erritmikoko entrenatzaile bezala esperientzia dut. Klase partikularrak ere eman izan ditut, beraz ez nuke arazorik izango haurrei etxeko lanekin laguntzeko. Lehengusu txikiak zaindu ditut betidanik eta hauek handitzen ari direnez, beste haur batzuk zaintzea gustatuko litzaidake. Euskaraz hitz egiten dut eta posible izango balitz, Hernaniko haurrak zaintzea gustatuko litzaidake.
Goizetan edota eguerdietan egin nahiko nuke lan, arratsaldeetan entrenamenduak, klase partikularrak, etab. ditudalako. Hala ere, beste ordutegi bat nahi izatekotan, hitz egiteko prest egongo nintzateke.
Garde partielle / périscolaire | 7,50 € de l’heure |
Pas de recommandations pour l’instant, bientôt la vôtre ?
Écrire une recommandationConfiance
Tarifs
Garde partielle / périscolaire | 7,50 € de l’heure |