Kaixo! Alba naiz eta 30 urte ditut. Psikologian graduatua naiz, eta urte asko daramazkit aisialdi sozio hezitzailean lanean. Udaleku zein eguneko zentroetan ibilia naiz lanean, 2 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteekin. Honetaz gain, familian beti egon naiz haurrez inguratua, eta oso gaztetatik izan dut ahizpa, lehengusu eta bizilagunak zaintzeko ardura (eta gustua!).
Momentu honetan ikasketak ber-hartu ditut (online burutzen ditut, nik erabakitzen dudan ordutegian), eta astean ordu batzuk lan egiteko beharra dudanez, berriz ere haurren zaintzara itzultzea erabaki dut.
Euskara, gaztelera eta frantsesa ama hizkuntzak ditut, eta ingelesarekin ere ondo moldatzen naiz. Oso gustuko dut haurrekin egotea, haiekin jolastu, eskulanak egin edota besterik gabe, hitz egin eta denbora pasatzea.
Pas de recommandations pour l’instant, bientôt la vôtre ?
Écrire une recommandation